Kultura

Oriana Fallaci kazetari eta idazlea hil da Florentzian

Atzo gauean Oriani Fallaci kazetari eta idazle ezaguna hil zen Florentzian (Italia). Orain dela urte batzuk minbizia antzeman zioten eta bart hiriburuko ospitale batean hil zen 77 urte zituela.

2006ko irailaren 15a
12:25
Entzun
Fallaci Florentziako erietxe batean ospitaleratu zuten bere osasun egoera geroz eta larriagoa zelako. Tokiko komunikabideek adierazidutenez, oso jende gutxik zekien kazetari eta idazlea AEBetatik bueltatu zela. Izan ere, AEBetan zuen bizilekua.

Kazetariak ospea hartu zuen mundu osoko buruzagiei egindako elkarrizketei esker, bereziki arabiar herrialdeetan egindakoengatik. Baita hainbat hizkuntzetara itzuliak izan diren bere liburuen estilo bereziagatik. 2002 eta 2004.urteetan La rabia y el orgullo eta La fuerza de la razon liburuak argitaratu zituen. Polemika sortu zuten liburuak izan ziren, fundamentalismoaren eta islamaren kontrako adierazpenak jasotzen baitzituen. La Fuerza de la razon liburuan, idazleak islamaren asmoez ohartarazten zuen.

2004. urtean Oriana Fallaci entrevista a Oriana Fallaci liburua argitaratu zuen. Bertan mendebaldearen "minbiziaz" mintzatzeaz gain, berak pairatzen zuen gaixotasunaz mintzo zen: "Antigorputzak burmuinera heldu dira. Bizitzeko denbora gutxi eta kontatzeko gauza asko oraindik". Horiek bezalako adierazpenak bere gaitzaren isla ziren. Idazleak hainbatetan adierazi zuenez, ez zion beldurrik heriotzari, baizik eta malenkonia sentitzen zuela zioen: "Bizitza ederra da, eta nahiz eta batzutan itsusia izan, heriotza ez dut gustoko".

Pasa de uztailean Espainiako Luca de Tena Saria jaso zuen, hala ere, berak ezin izan zuen saria hartu. 2004. urteko abenduan, urrezko domina jaso zuen Italian, kultur arloan egindako lana sarituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.