Gobernu Kontseiluak hilaren 29an onartu zuenez, gaurtik aurrera Oriol Roch Izard (Bartzelona, 1964) arduratuko da orkestra kudeatzeaz.
Rochek esperientzia handia du orkestren kudeaketan. Izan ere, 1990etik 2002ra bitarte Bartzelonako Teatre Lliure Ganbera Orkestraren kudeatzaile izan zen, eta, bertan egindako lanari esker, konpainiak nazioarteko presentzia eskuratu zuen. 2004. urteaz geroztik gaur arte, Galiziako Errege Orkestra Filarmonikoaren zuzendari teknikoa izan da.