musika

Oriol Roch proposatu dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi izateko

Galiziako Orkestra Filarmonikoaren zuzendari teknikoa izan da azken hamar urteetan. Iñigo Alberdi ordezkatuko luke. 

2014ko uztailaren 24a
12:54
Entzun

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Gobernu Kontseiluari proposatuko dio Oriol Roch izatea EOSeko zuzendari nagusi berria, eta kontseiluak izendapena onartu ondoren, abuztuaren 5ean egingo dute aurkezpen ofiziala. 

Jaurlaritzak kaleratutako oharrean dioenez, 2004. urtetik izan da Roch Galiziako Orkestra Filarmonikoaren zuzendari teknikoa, eta filarmonikari "bultzada" ematearekin batera, ospe eta kalitate handiko artistekin aritu da ibilbide horretan. Gaineratu duenez, bere taldearekin "hezkuntza laguntza eredu bat" bermatu du, Musika Ikasketen Goi Eskolako musikari gazteen trebatzaile gisa.

1990etik 2002ra arte Teatre Lliure Ganbera Orkestraren kudeatzaile izan zen. Gainera, Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoetako Batzorde Antolatzailean eta Bartzelonako Azokan lan egin zuen, kultura dinamizazio lanetan.

Iñigo Alberdi ordezkatuko du Rochek. Alberdik martxoan jakinarazi zuen kargua utziko zuela. Iragarpen horren ondotik BERRIAk egindako elkarrizketa, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.