Ortiz de Elgea, Zumeta eta Castillejo solasean ariko dira Artiumen

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Carmelo Ortiz de Elgea eta Jose Luis Zumeta artistek solasaldia izango dute gaur Daniel Castillejo komisarioarekin, Gasteizko Artium museoan dagoen Argia barrura erakusketaren harira. Elkarrizketa 19:30ean hasiko da, eta bertan artistek beren lanarekin izan ohi duten «aurrez aurrekoaz» hitz egingo dute.

Ortiz de Elgeak (Aretxabaleta,1944) eta Zumetak (Usurbil, 1939) azken hamarkadan egindako formatu handiko 44 obra bildu dituzte Argia barrura erakusketan. Bien lanak nahasita daude mostran, «margolaritzari heltzerakoan duten antzeko intentsitatea erakusteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.