Oscar sarietara begira dago Loreak filma, ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hautatua izan ostean. Bide luzea du oraindik; 90 lanen artean bederatzi hautatuko dituzte abenduan, eta bost finalistak urtarrilaren 14an.
Bide horretan, garrantzitsua izan daiteke ostiralean emango duen pausoa. New Yorken estreinatuko dute, Paris Theatre aretoan, eta azaroaren 30ean, berriz, Los Angelesen.
AEBetan komertzialki estreinatuko dutela-eta, filmaren berri eman du The New York Times egunkariak. Aurrerakina kazetaren webgunean jarri du, jatorrizko bertsioan —hots, euskaraz—, ingelesezko azpitituluekin.
aaa