DURANGOKO AZOKA

"Oso pozik" daude azokaren antolatzaileak

Nerea Mujika Durangoko Azokako buruak balorazio "oso ona" egin du egunotan azokan gertatu denaz. Jendetza elkartu da, eta salmentetan "esperotakoa bete" da.

Durangoko azoka, lepo. GORKA RUBIO, ARP
2013ko abenduaren 9a
16:01
Entzun

Joan den larunbaterako gainditua zuen azokak bisitarien kopuruaren errekorra: 120.000 pertsonak baino gehiagok erabaki zuen azokara joatea, eta argitaletxeak eta diskoetxeak pozik zeuden oraindik ere kontsumo ohiturei eusten zaielako azokan. Gerediaga elkarteak, Durangoko Azokaren antolatzaileak, eta argitaletxe (EEE) eta diskoetxeetako (MIE) ordezkariek oso positibotzat jo dute aurtengo azoka.

Ateak itxi eta biharamunean Nerea Mujikak Euskadi Irratian esan duenez, "oso harro" daude, pozik egunotan gertatu denarekin. Saltokiak lepo, Durangoko txoko guztiak ere jendez eta eskaintzaz beterik, azokaren eraikin nagusiaren bueltan ere aldarrikapenez jositako elkarteen eskaintzak ahaztu gabe.

“Jendearen erantzuna izugarria izan da, sekulako babesa eta gogoa erakutsi duelako”. Bisitarien parte ­hartzea ere nabarmendu du Mujikak: “Landako erakustazoka beteta ikusi dugu, eta gune guztietan jendetza ibili da etengabe. Eta, bestetik, jendeak parte hartzeko sekulako gogoa erakutsi du”.

Iaz azokak bizi izandako "krisia gaindituta eta ahaztuta", aurrera segitzeko "indarrez beterik" dago Mujika. Gaur emango dituzte egunotan Durangon izan direnen datu zehatzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.