«Oso pozik geratu naiz Satur izeneko pertsonaiarekin»

2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
«Oso pozik geratu naiz Satur izeneko pertsonaiarekin», adierazi du Joan Mari Irigoienek, Ur arreak, ur garbiak aurkeztean. Satur «errealitatean bizi den gizon baten errekreazioa» da. Nafarroako herri batean egunak pasatzeko ohitura du idazleak, eta han ezagutu du Satur sortzeko oinarri nagusi izan duen adiskidea, Salomon, Salo ezizenez ezaguna herrian. «Askok herriko tontotzat daukate, baina batzuetan erantzun benetan jenialak ematen ditu», dio Irigoienek Salori buruz. Elkarrekin pasieran zebiltzala, duela hiru aste, hildakoen piztueraz zer iritzi zuen galdetu zion idazleak Salori, eta erantzun hau jaso zuen: «Posiblemente es imposible» («Litekeena da ez litekeen gauza izatea»).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.