Literatura. Pasarte hautatua. Gilbert Keith Chesterton

'Ostegun izan zen gizona'

2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun

Hainbeste gauza txundigarriren ondoren, ia galdetzeko puntuan zegoen zer ote zen lagun bat eta zer etsai bat. Ba ote zen ezer zirudienaz landa zenik, izan? Markesa, bere sudurra kendu, eta detektibe bihurtua zen bertan. Ez ote zitekeen gerta berdin-berdin bere burua kendu eta iratxo bihurtzea? Ez ote zen dena, azken batean, oihanalde txundigarri haren, ilun-argi dantza haren gisakoa? Den-dena begitaldi labur bat baino ez, begitaldi beti iragarrigabea, eta beti ahantzia. Bada, pintore moderno askok bertan aurkitu dutena aurkitu zuen Gabriel Syme-k oihan eguzkiz blai haren erdian. Jende modernoak Inpresionismo esaten dion zera aurkitu zuen; alegia, bestelako izenez, unibertsoari zorurik aurkitzeko gai ez den eszeptizismo akaberako hori.

* * *

—Badakit zertaz ari zaren —egin zuen espantu—, eta horixe da, hain zuen, barkatzen ez dizudana. Badakit gogoasetasuna zarela, optimismoa, nola esaten diote, bakeak-egite erabatekoa. Bada, ni ez nago bakeak eginik eta gogoase. Gela iluneko gizona bazinen, zergatik zinen halaber Igande, eguzki-argiari egindako irain hori? Hasieratik gure aita eta gure anaia bazinen, zergatik zinen halaber gure etsairik handiena? Negar zinkurinez jardun dugu, izuak airean; burdinak arima-barneraino zulatu gintuen... eta zu Jainkoaren bakea zaitugu! Oi! nik barka diezaioket Jainkoari Bere haserrea, haserre horrek nazioak suntsiturik ere; baina ezin diot barkatu Bere bakea.

NOBELA (ZATIAK)

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.

Jatorrizko izenburua: The Man who was Thursday.

Itzulpena: Juan Garzia.

Argitaletxeak: Ibaizabal (Literatura Unibertsala saila).

Urtea: 1997.

Aurkezpena: Duela 75 urte hil zen G. K. Chesterton. «Chestertonen obra guztiz ere zabala da, eta ez dauka orri bakar bat ere zoriontasun bat eskaintzen ez duenik», idatzi zuen Jorge Luis Borgesek Chestertoni buruz, zion mirespena aitortuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.