Duela 25 urte Stockholmen lapurtutako Henri Matisse-ren Le jardin koadroa Londresen berreskuratu dute, BBCk jakinarazi duenez. Margolan inpresionista bat da: lehen planoan lorategi batean lore txuriak ageri dira, eta barrenean zuhaitz artean zubi bat dago. 750.000 euroko balioa daukala esaten dute.
1987ko maiatzaren 11n ostu zuten Suediako hiriburuan Le jardin, eta lapurtutako gauzak berreskuratzen aditua den lagun batek aurkitu du Londresen. Stockholmgo museoko zuzendariak adierazi du koadroa garestia delako pentsatzen zutela ohiko lekuetan ez zela egongo salgai, eta horregatik halako lanen trafikatzaileen munduan aritu direla bila.
Artelana Stockholmgo museora eramango dute datozen asteetan.