Artea

Oteiza fundazioko lehendakaritza utzi du Francisco Calvo Serraller-ek

"Arrazoi pertsonalak" aipatu ditu orain arte lehendakari izan denak postua uzteko. Fundazioaren patronatuak eskertu du haren lana prentsa ohar baten bidez. Polemika ere izan zen, ordea, orain hilabete batzuk, Valentziako IVAMen Oteizaren zalantzazko marrazki batzuren erakusketari bermea eman ziolako.

Inigo Astiz
2013ko azaroaren 28a
16:39
Entzun

Gaur eman du jakitera Calvo Serrallerrek bere erabakia patronatuan. Onartu egin dute haren ukoa patronatukoek. Fundazioak eman du albistearen berri hedabideei helarazitako ohar baten bidez, eta eskertu egin dute haren lana. 2012an hartu zuen postua arte historialariak. Eta hala laburtu du fundazioak hark egindako ibilbidea: "Denbora horretan zehar oso kalitate handiko kultur programazio bat definitu du. Eta, horren barnean, nazioartean ospea irabazitako hainbat eskultore Nafarroara etorri izana nabarmentzen da, tartean izan baitira Richard Serra –honi Nafarroako Unibertsitate Publikoak honoris causa doktoretza eman zion-, Richard Deacon, Waltercio Caldas eta pintore ere baden Miquel Barceló".

Ez da polemikatik libre izan lehendakaria, halere. Uda aurrean bermea eskaini zion Valentziako IVAM museoan egindako erakusketa bati. Zenbait adituk zalantzan jarri zuten, ordea, Oteizaren lan horiek Oteizak egindakoak ote ziren, eta izan zen Orioko artistari eskainitako erakusketa horren kalitatea dudan jarri zuenik ere. Bere izenean eman zion babesa Calvo Serrallerrek erakusketari, baina artean, Oteiza fundazioko presidentea zen. Fundazioak bidalitako oharrean ez diote, ordea, aipamenik egin gertakari horri. Azaltzen dutenez, "arrazoi pertsonalak" aipatu ditu lehendakari izandakoak postua uzteko. Patronatuko kideek

Aurrerantzean, Fundazioaren Patronatuak lehendakari berria izendatu bitartean, Fundazioaren idazkari eta Nafarroako Gobernuaren Kulturako zuzendari nagusi den Ana Zabalegi izango da jarduneko lehendakaria. Patronatuak hautatuko du hurrengo lehendakaria eta gehiengo absolutuz hautatu beharko dute. Eta izendapena hurrengo saio batean egin beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.