Kopuru zehatza oraindik ez dute jakinarazi, baina 1.036.000 euroren bueltan ibiliko da Nafarroako Gobernuak 2012rako Jorge Oteiza Museoa Fundazioarentzat onartutako diru kopurua. Milioi bat euroren gainetik bai, behintzat. 1992an eman zizkion Oteizak bere obrak Nafarroari, eta 1996az geroztik dago martxan Oteiza fundazioa. Gobernuak adostutako diru sailen bidez, nafarrek finantzatu dituzte geroztik artistaren Altzuzako etxea izandako gunean museoa sortzeko eraikuntza lanak, eta baita haren funtsak gorde, zaindu eta gizarteratzeko gastuak ere.
1.400.000 euroko diru saila hitzartu zuten iaz 2011rako, baina urrian eginiko murrizketekin, 1.192.480 euro jaso ditu, azkenean, museoak, guztira. Aurten jasotakoa baino ia 200.000 euro gutxiago jasoko dituzte, beraz, datorren urtean.
Oteiza museoarentzat milioi bat euro onartu ditu Nafarroako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu