Kultura

Oteizaren frontoien inaugurazioa egin dute Azkoitian

Jorge Oteiza zenaren lanean oinarritutako sei frontoiak inauguratu dituzte gaur Azkoitian (Gipuzkoa). 2010ean irekiko duten Euskal Herriko pilota etxearen zati dira Oteiza frontoiak.

2006ko azaroaren 30a
18:02
Entzun
Sei frontoik osatzen dituzte Oteizaren frontoiak. Lurralde bakoitzeko bat egin dute: Gipuzkoa izenekoa herrialde horretako hainbat udaletxe azpitan topatzen direnen gisakoa da; Bizkaia erremontean edo zestan jokatzeko aproposa; Lapurdi trinketea; Zuberoa pareta bakarreko errebote kantxa; Nafarroa pala motxean jolasteko frontoia; eta Araba, elizetako kontrafuerteen azpian eratu ohi den horietakoa.

Sanandres jaien baitan inguratu dituzte frontoiak. Carlos Lopez de Ceballos izan da frontoien arkitektoa, eta Anton Mendizabal eskultorea. Bien artean diseinatu eta egin dituzte frontoiak. Lanaren emaitzarekin gustura azaldu dira, eta frontoiak haurrez beteta ikustea espero dutela azaldu dute. Izan ere, edonork erabiltzeko egin dituzte frontoiak, eta horregatik, arautuak baino txikiagoak dira.

Oteiza eta Azkoitia

Oteiza zena Azkoitiko seme kuttun izendatu zuten 1997an. Azkoitiko Udalaren esanetan, "ordutik aurrera, Azkoitiarekin zuen familia-lotura eta harreman sentimentala areagotu egin ziren. 2003an hil baino lehen Oteizak berak hainbat hausnarketa utzi zizkigun, laster batean inauguratuko diren lanetan gauzatuko direnak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.