Oteizaren lanarekin solasean sorturiko eskultura

Maiatza arte izango da Oteiza museoan David Rodriguez artistak Oteiza oinarri hartuta sorturiko pieza

Erredakzioa
Iruñea
2010eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Egungo artistak Jorge Oteizari begira jartzea da Oteiza Fundazioa eta Iruñerriko Mankomunitateak sorturiko Interpretazioak programaren helburua. Artistaren lana begi garaikidez berrikustea. Palentzian (Espainia) jaio, eta Iruñean hazitako David Rodriguez artista izan da lan hori hartu duen azkena. Oteizaren lanetik abiatuta sortu du Interpretazioak, elkarrizketa bat Jorge Oteizarekin izeneko lana, etaOteiza museoan egongo da maiatzaren 30era arte. Oteizaren lanekin batera. Solasean.

Metro eta erditik gorako aluminiozko pieza bat da Rodriguezen lana, eta, dioenez, Oteizaren bi konstante nagusi hartu ditu abiapuntutzat: hutsuneari buruzko gogoeta eta metalaren erabilera. «Pieza honen asmoa ez da Oteizari buruzko teorizazioak egitea», dio Rodriguezek, «elkarrizketaren bitartez hura aberastea baizik, haren eta nire sorkuntzaren arteko puntu komunak baliatu ditut horretarako».

Oteizaren poesia eta haren eskultura lanak izan dira, Rodriguezek dioenez, pieza berria sortzeko oinarriak, eta gero heldu da solasaldira. Lanaren garapena azaltzen duen argazki eta marrazkiz betetako liburuxka bat ere argitaratu du Oteiza fundazioak, sortze prozesua ezagutarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.