Telmo Esnal eta Asier Altuna zinema zuzendariak otsailaren 21ean hasiko dira beste film luze bat grabatzen: Urteberrion, amona!. Irusoin ekoiztetxeak ekin die aurre-produkzio lanei, eta filmaketa Donostian egingo dute.
Aktore gisa, besteak beste, Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Kontxu Odriozola, Montserrat Carulla eta Pedro Otaegi ariko dira.
Urteberrion, amona! euskaraz idatzitako komedia beltz bat da. Joxemariren istorioa kontatzen du. Hark, familia hondatzen ari dela ikusita, amaginarreba zahar etxe batean sartzea erabakiko du, emazteari ezer esan gabe.
Ez da Altunak eta Esnalek elkarrekin lan egiten duten lehen aldia. Esaterako, 2005ean Aupa Etxebeste! (2005) komedia zuzendu zuten elkarrekin; Donostiako Zinemaldiaren Gazteriaren saria lortu zuen.
=b'80 egunean' Norvegian martxoan=b
Irusoin ekoiztetxeak 80 egunean euskarazko film luzea Norvegian estreinatuko du martxoaren 4an, zinema aretoetan, jatorrizko bertsioan. Beste hamalau herrialdetan ere eskainiko dute.
Duela gutxi Tarapacako (Txile) Nazioarteko Jaialdian film onenaren saria jaso zuen, eta gaur egun nazioarteko hainbat jaialditan parte hartzen ari da.
zinema
Otsailaren 21ean hasiko dira 'Urteberrion, amona!' grabatzen
Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzenduko dute film luze hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu