Bilboko Guggenheim museoaren inguruko batzordea osatu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean. Heldu den urteko otsailaren hasieran hasiko ditu bere lanak, modu lasai eta eraginkorrean, eta «zarata mediatikorik gabe», lan taldea eratzea bultzatu duen PSE-EEren taldeak adierazi duenez. Museoaren ibilbidea aztertzea izango da lan taldearen zeregina, 2014an Guggenheim Fundazioaren eta instituzioen arteko hitzarmena berriro negoziatzeari begira.
Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeak iragan martxoan hitzartu zuen taldea eratzea. Artistak eta kultur garapenean adituak diren pertsonak pasatuko dira bertatik, museoaren ibilbideaz duten iritzia azaltzeko.
Otsailean ekingo dio lanari Guggenheimari buruzko taldeak Legebiltzarrean
Museoaren ibilbidea aztertuko dute, 2014an Fundazioak eta euskal erakundeek berritu beharreko itunari begira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu