Musika. The Riff Truckers
'Over The Edge'
Diskoetxea: Autoekoizpena.
Gernikako The Riff Truckers banda errepidera itzuli da gasolindegian denbora bat pasatu ondoren. Lasaiago abiatu dira oraingoan, basamortuko usainak antzemateko. Horrela ere, rock sustraiak dituzte bidelagun Over The Edge iraupen laburreko lanean. Whisky zaporeko blues eta country doinuak pausatu dituzte. Batez ere, Tears in The Dust gisako abesti ederra eskaintzeko. Melodiei garrantzi handiagoa eman diete bost abesti berrietan. Kamioia une batez alboan utzi, eta gitarra riffekin zaldi gainean trostan doaz For Tommy ibiltarian. Hard rockaren sua ere mantendu dute (Over The Edge), eta ke arterako soinu banda aproposa topatu (Marbellyn). Dosi txikiarekin bada ere, bizkaitarrak bueltan dira, lehortea eta izerdia likore preziatuarekin gainditzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu