Jatorrizko herrialdeetan zentsura jasaten duten artistentzako urtebeteko beka eskaintzen du urtero BBK-k, euren lana askatasun osoz egin ahal izan dezaten Bilbon. Aurten, Owen Maseko zimbabwearrari eman diote beka. Izan ere, bere artelanek Robert Mugabe presidentearen agintaritza kaltetzen dutela-eta bere atzetik dabil Mugaberen erregimena.
BBK-k azaldu duenez, Maseko margolari eta eskultorea joan den azarotik ari da lanean Bilbon.Euskal Herrian eta lehenago Zimbabwen sortutako artelanekin erakusketa egingo du Masekok, Bilbon 2011ko urrian seigarren aldiz egingo den Zentsuraren Kontrako Jaialdian.
Joan den martxoan hasi zenMasekoren kontrako jazarpena. Bulawayoko Arte Galeria Nazionalean eginiko erakusketan Masekok 80ko hamarkadan Zimbabweko mendebaldeko Matabeleland zonaldean eginiko sarraskiak irudikatu zituen. Artista atxilotu eta bere lana debekatu zuten presidentearen agintaritza kaltetzea egotzita.
Masekoren margoek modu komikoan eta ironikoan jasotzen dituzte Zimbabweko ohiko eszenak. Eskulturek, aldiz, Afrikaren edertasun naturala eta bizi esperientziak jasotzen dituzte.
Owen Maseko artista zimbabwearrak jaso du BBKren urtebeteko beka
Artearen bidez Robert Mugaberen agintaritza kaltetzea leporatzen diotenez, debekatuta daude bere artelanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu