donostia 2016

Pablo Berastegi izendatu dute Donostia 2016ko zuzendari

Patronatuak aho batez hartu du erabakia. Guztira 42 lagun aurkeztu dira zuzendari izateko. Asteartean aurkeztuko dute Berastegi jende aurrean.

2014ko irailaren 5a
10:48
Entzun

Aho batez hartu du erabakia Donostia 2016ko patronatuak. Pablo Berastegi aukeratu dute "proiektuarekiko, hiriarekiko eta lurraldearekiko bere sentsibilitate eta enpatia handiagatik". Gainera, kontuan hartu dute zuzendaritzan eta komunikazioan duen "trebetasuna", baita Europako kultur hiriburutzei buruz duen ezagutza eta Donostia 2016rako bere ikuspegi "argia" ere. 

"Konpromisoa azaltzen du proiektuaren balioekiko, hau da, kultura, parte hartzea, bake eta elkarbizitzarekiko", azaldu du patronatuak ohar batean. 

Berastegi (Iruñea, 1968) kultur ekoizle gisa aritu da. PhotoEspaña jaialdiko zuzendari izan da hainbat urtetan. 2008an Madrilgo Matadero sorkuntza guneko koordinatzaile nagusi hautatu zuten —2012ko abendura arte egon zen kargu horretan—. 

Itziar Nogerasek apirilean erabaki zuen zuzendari kargua uztea. Geroztik Xabi Payak, Enara Garciak eta Garbiñe Muñoak osatu dute behin-behineko zuzendaritza

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.