'Page blanche'-k irekiko du Gasteizko KaldeArte
ANTZERKIA. Ekainaren 8tik 10era bitartean egingo da KaldeArte jaialdia Gasteizen, zortzigarren urtez. Kaleko arteen bilgunea izango da, eta Frantziako Luc Amoros konpainiak irekiko du Page blanche lanarekin. Musika, pintura eta ikus-entzunezko irudiak uztartzen ditu zuzenean lan horrek. Itzalen antzerkia berriztatu duten konpainietako bat da Luc Amoros.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu