Pako Aristik 'Nemesioren trikitixa' kaleratu du
LITERATURA. Haur literaturako bi liburu aurkeztu zituen Elkar argitaletxeak atzo. Nemesioren trikitixa da bat. Pako Aristik idatzi du. Amak nahi duelako, trikitia jotzen ikasi beharko du Nemesio pertsonaiak. «Gezurraren deskubrimenduari» buruzko liburu bat da, besteak beste, Aristiren hitzetan. Javi Kintanak egin ditu ilustrazioak. Beste liburua, Esan, ama, nork egiten ditu umeak? da, Janoschen obra. Aiora Jakak itzuli du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu