Zinemaldia

Palacios: "Lau urte pasa ditut 'Pedaló' filma egiten"

'Zurriolako butaka' saioan elkarrizketatu dute Juan Palacios Eibarko zinemagilea. Atzo gauean Zinemira saioan estreinatu zuten bere lehen film luzea: 'Pedaló'. Esti Urresola zinemagileak, berriz, 'Voces de papel' dokumentalaz hitz egin du. Euskal errefuxiatuen Eresoinka abesbatzaren inguruko lana da hori. [Youtube]https://youtu.be/_MPoVQpeCys[/Youtube]

urtzi urkizu
2016ko irailaren 17a
01:46
Entzun

Juan Palacios 'Pedaló' filmeko zuzendaria 'Zurriolako butaka' saioan izan da gaur, Jon Lopez protagonistetako batekin batera. 2012an 'pedalo' batean euskal kostaldetik bidaia egin zuten Palaciosen hiru lagunek, Hendaiatik Bilbora. Bidaiaren filma egin zuen Eibarko zuzendariak. "Danimarkan bizi naiz, Kopenhagen. Han filma editatzen ari nintzela, denboran bidaia bat ere egin nahi nuen filmarentzat, amets baten gisan. Hausnarketa batzuk tartekatu ditut, San Francisco, Hong Kong eta Danimarkako irudiekin batera". Atzo gauean estreinatu zuten filma Zinemaldian, Zinemira sailean.

Saio berean, 'Voces de papel' dokumentaleko Esti Urresola elkarrizketatu dute. Agirre lehendakariarekin lotutako proiektuaren lanetako bat da hori. Parisekin lotutako atala egokitu zitzaion Urresolari. "Eresoinka kultur taldearen historia azaleratu dugu dokumentalean. Harrigarria izan zen nola Frantzian zeuden euskal errefuxiatu ugari bildu ziren, Eresoinka abesbatzan parte hartzeko. Ikuskizun handia sortu zuten Saran, eta gero Pariseko eta Europako beste hiri batzuetako antzoki garrantzitsuetan izan ziren". Zinemaldian jatorrizko bertsioan emango dute dokumentala datorren asteartean, eta hemendik gutxira ETBk emango du.

Saioko kritikarien solasaldian, Amaia Garcia blogaria eta BERRIAko zinema aditu Beñat Eizagirre izan dira.

Era berean, 'Sipo phantasma' filmaren bideo kritika eta Ethan Hawke aktoreari buruzko soslaia eman dituzte. Izan ere, Hawkek gaur jasoko du Donostia Saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.