Pablo Palazuelo espainiar margolari eta eskulturgilearen lanekin erakusketa zabaldu dute gaur Bilbon Guggenheim Museoan. Haren 350 lan jarri dituzte, 1949tik 2005era bitartean egindakoak. 92 urte dauzka Palazuelok eta abstrakzioaren espainiar maisutzat dute.
Ez da haren lanak jarri dituzten lehen aldia, "baina bai anbiziorik handieneko erakusketa", gaurko aurkezpenean esan dutenez. Juan Ignacio Bidarte Guggenheim Museoko zuzendariak adierazi du "zaila" izan dela lan horiek guztiak biltzea, sakabanatuta daudelako.
Palazueloren lanak Guggenheimen, 1949tik 2005era artekoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu