Kritika. Musika

Pale Jay

Pale Jay / 'Bewilderment'
2024ko apirilaren 21a
05:15
Entzun

Pale Jay

'Bewilderment'
Diskoetxea: Karma Chief Records

Iragan abuztuan plazaratutako diskoa izanagatik ere, ez dirudi soul kutsuko lan hau asko zabaldu denik gurean; diskoan bildutako bi kantu berreskuratzen dituen eta oraintsu argitaratutako single baten bidez ezagutu baitut Pale Jay musikariaren Bewilderment bikain hau. Jatorriz jazz musikaria, Pale Jay maskaratuak falsettoz abestutako, soul eguzkitsuan epeldutako eta soka-konponketekin apaindutako zortzi doinu garaikide, bare eta hipnotiko jaso ditu grabazioan. Hondartzan etzanda entzuteko modukoak. Diskoetxeak Ā«urruneko espazioko soul hautseztatuĀ» izendapenarekin merkaturatu du diskoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.