Arkeologia

Paleolito garaiko grabatu gehiago aurkitu dituzte Urdazubin

Alkerdi haitzuloan aurkitu dituzte grabatuak Aranzadiko ikertzaileek. Alboko harrobiaren jarduna etetea gomendatu du elkarteak, Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion txostenean.

Alkerdi haitzuloko grabatuetako baten erreprodukzioa. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko abuztuaren 31
17:37
Entzun

Paleolito garaiko grabatu gehiago aurkitu dituzte Aranzadi elkarteko zientzialariek, Alkerdi haitzuloan (Urdazubi, Nafarroa). Nafarroako Gobernuaren eskariz hasi zituzten ikerketa lanak, haitzuloaren alboan dagoen harrobiaren eraginak neurtzeko. Harrobiko lanak berta behera uzteko gomendatu dio Aranzadik gobernuari, aurkitutakoen garrantzi arkeologiko eta artistikoagatik. Nafarroan sekula aurkitu diren grabaturik zaharrenak dira Alkerdi haitzulokoak, eta lurraldean topatu diren lehenengo grabatu paleolitikoak. 

Marmoles Baztan enpresak dauka harrobia ustiatzeko baimena, baina lanak behin behinean geldituta daude azken bi urteetan. Ana Herrera Kultura kontseilariak azaldu du "lanak bertan behera uztea komeni" zela azaldu ziotela enpresari, bilera batean.

1930ean aurkitu zuen haitzuloa Norbert Casteret arkeologo frantsesak, eta animalia formako bost grabatu topatu zituen. 2014an arkeologo talde bat sartu zen Casteretek egindako plano batzuez lagunduta, eta Bisonteen Galeria deiturikoa aurkitu zuten. Hasieran lauzpabost grabatu besterik ez zegoela uste bazen ere, ia 30 topatu zituzten, tartean hamaika bisonte eta lau zaldi. Datazioen arabera, duela 13.500 urtekoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.