Pamiela argitaletxeak lauzpabost urte daramatza 'Liburu bat egiten' izeneko erakusketa hainbat aretotan paratzen. Erakusketa horrek liburu batek izaten duen prozesua erakusten du, egilearen burutik pasatzen denetik hasiz liburua erosleen eskutara iristen denera arte. Prozesuko parte bakoitzak panel bat dauka adibide batekin, eta horietako batean Joseba Sarrionandiaren ezkuizkribu bat agertzen da, eskuz idatzitako testu bat ordengailuko testu izatera nola pasatzen den islatzeko.
Hala, ezkuizkribu hori Sarrionandiarena zela jakitean, Iruñeko Udaleko agintariek kargu hartu zioten Pamiela argitaletxeko arduradunei, Sarri ETAko kidea zela esanez eta panel hori erakusketatik kentzeko eskatuz. Hori aurreko astean izan zen. Pamiela arduradunek erakusketa hori dibulgaziozko lan bat zela esan zieten udaleko agintariei, erakusketa hori leku askotan paratu zutela –tartean, Salamancan (Espainia)– eta ez zutela arazorik izan.
Pamiela arduradunek beren hasierako asmoekin jarraitu zuten, eta atzo arratsaldean erabaki zuen Iruñeko Udalak Ziudadelako Armen aretoan jartzekoa zen erakusketa debekatu egin du.
Zentsura
Pamiela argitaletxearen erakusketa bat jartzea debekatu du Iruñeko Udalak Sarrionandiaren testu bat agertzen delako
Iruñeko Udalak atzo arratsaldean erabaki zuen Pamiela argitaletxeak Ziudadelako armen aretoan jarri behar zuen 'Liburu bat egiten' erakusketa paratzeko baimenik ez ematea, Joseba Sarrionaindiaren eskuizkribu bat agertzen zelako bertan. Iruñeko Udalak aurreko astean kargu hartu zion Pamiela argitaletxeari Sarrionandia ETAko kidea dela eta erakusketatik panel hori kentzeko eskatuz. Pamielako arduradunek dibulgaziozko lan bat zela esan zioten orduan udaleko agintariei, baina horiek azkenean eraskuketa bertan behera uztea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu