IBBY International Board on Books for Young People haur eta gazte literaturako elkartearen nazioarteko kongresua atzo hasi zen, Londresko Imperial College ikastetxean, eta kongresu horren barruan, Galtzagorri euskal haur eta gazte literaturako elkarteak gaur arratsaldean Paperean hegan / Flying Over Paper ikuskizuna aurkeztuko du. Ikuskizunak, literatura, ilustrazioak, musika eta kantua uztartuz, euskaraz egiten den haur eta gazte literaturaren berri ematen du, sortzaile ezagunen parte hartzearekin: Patxi Zubizarreta, Jokin Mitxelena, Gema Arrugaeta, Joserra Senperena, Maddi Oihenart eta Idoia Noble. «Euskarazko haur literaturak nazioarteko horrelako biltzar batean ikuskizuna eskaintzeko aukera duen lehen aldia da», Galtzagorri elkarteak jakinarazi duenez; horrek «berebiziko garrantzia» ematen dio ekitaldiari. Etxepare Euskal Institutuaren eta OEPLI Organizacion Española para el Libro Infantil y Juvenil Espainiako elkartearen laguntza izan du Galtzagorrik ikuskizuna prestatzeko.
Ikuskizuna emango den aretoan, euskaratik beste hainbat hizkuntzatara itzulitako haur eta gazte literaturako liburuak izango dira ikusgai.
Kongresuaren barruan, IBBYren 2012ko Ohorezko Zerrenda aurkeztuko da bihar.
'Paperean hegan' Londresen aurkeztuko du gaur Galtzagorrik
Atzo hasi zen IBBY haur eta gazte literaturako nazioarteko elkarteak antolatu duen kongresua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu