kultura

Parodia eta absurdua batu ditu Karlos Linazasorok

‘Udalbatza bahituaren kasu pollita’ nobela laburra aurkeztu du.

gorka erostarbe leunda
2011ko martxoaren 16a
15:00
Entzun

Umorea, polisemia eta absurdua ditu ezaugarritzat Karlos Linazasororen (Tolosa, Gipuzkoa, 1962) nobela berriak: Udalbatza bahituaren kasu pollita-k. Erabiltzen duen generoa dena delarik ere, luzera laburreko lanerako joera izan ohi du egileak, eta oraingoan ere ez du salbuespenik egin. Antzerki lanetik eta gidoi batetik gertu dagoen lana baita liburu berria, gizartearen, eta bereziki politikarien parodia “komikotasunez eta kosmikotasunez” egiten duen lana. Gaur aurkeztu du.

T-ko udalbatza eratzen den egun berean, alkate eta zinegotzi berriak beren karguaren zina egiten ari direla, horra non hartzen duen plaza giza aldra arriskutsuak. Armaturik datoz, haserre. Bahiturik daukate udaletxea, eta haren barnekoak oro.

Abiapuntu horretatik, eleberri zoroa eraiki du Linazasorok. Ironiatik absurdorainoko koloreekin marraztuz gizakiari eta gizarteari buruzko ipuin edo parabola osatu du egileak. Idazlearen beraren ‘alter-egoa’ da liburuko pertsonaia nagusia; Udaleko liburuzaina eta kultur zinegotzia, hain zuzen ere.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.