Pilotalekuaren erdian sare bat jarrita, alde bakoitzean bi bikote kokatzen dira; jokoaren funtsa pilota elkarri botatzea da. Ematen badu ere, ez da tenis partida baten deskribapena, esku pilotako modalitate zahar batena baizik; hain zuzen ere, pasakarena.
Atzo izan zuten Zarautzen pasaka erakustaldia. Frontoi txikin ziren jokatzekoak, baina, eguraldi txarra izan zela-eta, Zinema pilotalekura pasatu zuten partida. Bertara joandakoak harriturik geratu ziren pasaka lehen aldiz ikustean.
Egin izan dituzte erakustaldi gehiago, baita txapelketak ere. Oiartzunen (Gipuzkoa) egin zuten txapelketa uztailean, eta herritarrek kirol hori ezagutzea dute helburu.