Zinema

Patricio Guzmanek Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du

Apirilaren 19an hasiko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia. Hilaren 26ra bitarte 16 film luze ikusi ahal izango dira Sail Ofizialean. Horietako bakarra izango da lehiaketatik kanpo. Paskaljevicen 'When Day Breaks'-ek irekiko du jaialdia, eta Andres Wood txiletarraren 'Violeta se fue a los cielos' filmak itxiko du. Bideoa: 'Violeta se fue a los cielos' filmaren trailer ofiziala. [YouTube]http://youtu.be/na4T1Z9STO0[/YouTube]  

gorka erostarbe leunda
2013ko apirilaren 8a
15:15
Entzun

Goran Paskaljevic zuzendari serbiarra ezaguna da lehen ere Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. 2010ean jaialdiaren saria jaso zuen, giza eskubideen inguruan urteetan egindako film guztiengatik. Haren When Day Breaks filmak zabalduko du jaialdia.

Aurtengo saria berezia Patricio Guzman txiletarrak jasoko du aldiz, itxiera egunean, apirilaren 26an. Egun horretan bertan emango dute, hain zuzen ere, Andres Wood txiletarraren Violeta se fue a los cielos (2011). Violeta Parra musikari txiletarrari buruzko dokumental berezia da jaialdiari amaiera emango diona.

Euskarazko film bakarra Jone Karresek eta Eneko Olasagastik zuzendutako Alardearen seme-alabak izango da, Irun eta Hondarribiko alardeen inguruko dokumentala. Beste bi ekoizpen Euskal Herrikoak dira: Juan Dopico Massobrioren Agronautas eta Jorge Gil Munarrizen El método Arrieta. Webgunean ikus liteke egitarau osoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.