zinema

Patrick Swayze aktorea hil da

Minbiziaren ondorioz zendu da, 57 urte zituela. 'Dirty Dancing' edota 'Ghost' filmetan hartu zuen parte.

2009ko irailaren 15a
09:22
Entzun
Patrick Swayze (Ameriketako Estatu Batuak, 57 urte) hil da bart, minbiziaren ondorioz. Hilabeteak zeramatzan gaixorik -2008ko urtarrilean esan zioten minbizia zeukala-. "Hau da infernua! Beldurtuta nago, haserre, eta 'zergatik niri?' galdetzen diot neure buruari", zioen gaixotasuna zeukala jakin zuenetik emandako lehen elkarrizketan. Los Angelesen (AEB) bizi zen, etxalde batean. Ezkonduta zegoen eta ez zuen seme-alabarik.

1979an egin zuen film batean debuta: Skatetown, U.S.A.-n. Gero, besteak beste, Dirty Dancing (1987) eta Ghost (1990) filmak egin zituen Swayzek, baita To Wong Foo Thanks for Everything (1995) komedia musikala ere. Urrezko Globoa jasotzeko izendatu zuten hiru lan horiek zirela-eta, baina ez zuen saririk lortu.

Iaz, gaixorik zela, The Beast telebistako seriean hartu zuen parte. 80ko eta 90eko hamarkadetan Hollywoodeko izarretakoa izan zen.

Powder Blue izan zen Swayzeren azkeneko filma; maiatzean aurkeztu zuten AEBetan, DVDan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.