Patti Smithen bizipenak zinemaratuko dituzte

2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
MUSIKA. Iaz argitaratutako oroitzapenen liburuan (Just Kids), Patti Smith abeslariak 60ko hamarkadan New Yorken izandako bizipenak kontatzen ditu, Robert Mapplethorpe argazkilariarekin izandako harremana ardatz hartuta. Hollywoodek film bat egingo du liburuan oinarrituta, eta Smithek bizipenak zinemara egokitzen lagunduko dio John Logan gidoigileari. Loganek Gladiator eta The Aviator filmen gidoiak idatzi ditu, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.