LITERATURA

Patxi Zubizarretak irabazi du Mikel Zarate saria

'Mundua baloi batean' lanarekin eskuratu du haur literatura saria. Liburua udazkenean kaleratuko du Elkar argitaletxeak.

Zubizarreta, artxiboko irudian. RAUL BOGAJO, ARP
Berria
2014ko maiatzaren 26a
16:50
Entzun

"Bere idazketa eder eta abilagatik" aukeratu du lana Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxine Mendizabalek osatutako epaimahaiak. Aurkeztutako 23 lanen batez besteko maila handia ere nabarmendu du epaimahaiak. 3.000 euroko saria eramango du Zubizarretak, eta Elkarrek udazkenean kaleratuko du liburua.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten saria, Mikel Zarate kultur sustatzaile lezamarraren omenez, eta bosgarren aldia du aurtengoa. Aurreko aldietan, Irati Bediaga (Beldarren hegaldia, 2013), Gaizka Arostegi (Urrezko orrazia, 2012), Julen Gabiria (Nire aita ikusezina da, 2011) eta Asier Mendoza (Beste gu, 2010) izan dira sarituak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.