Paul Auster idazlearen (New Jersey, AEB, 1947) azken eleberri =Sunset Park=i euskaraz irakurtzeko aukera ere badago gaurtik aurrera. Oskar Aranak itzuli du, eta Alberdania argitaletxeak kaleratu.
New Yorkeko auzo txiro bateko etxe okupatu batean kokatu du narrazioa Austerrek. Etxe hartan bizi diren lau gazteak dira eleberriaren protagonistak, eta bakoitzak bizi duen "tragedia dositxoa" eta aurrera egiteko duten nahia azalduz eraiki du istorioa.
Austerren bost nobela itzuli ditu dagoeneko Aranak. 2006an euskaratu zuen aurrena: Brooklyngo erokeriak. Harrezkero, ingelesko jatorrizkoarekin batera euskaraz argitaratu dira idazlearen eleberriak.
literatura
Paul Austerren 'Sunset Park', euskaraz
Oskar Aranak itzuli du idazle estatubatuarraren azken eleberria, eta Alberdaniak argitaratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu