Bertsolaritza

Paul Iruretagoienak irabazi du Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala

Aitor Servier izan da txapeldunorde gaur Orion jokatutako saioan. Orotara, 15-18 urte bitarteko 112 bertsolari ari dira txapelketaren aurtengo ekitaldiko 11 kanporaketetan.

Paul Iruretagoiena (Ataun, Gipuzkoa, 1998). GOIERRIKO HITZA
Juan Luis Zabala
2015eko ekainaren 27a
15:31
Entzun

Orioko pilotalekuan (Gipuzkoa) ikusle ugariren aurrean jokatutako finalean Paul Iruretagoiena Rezola  ataundarra (Gipuzkoa) nagusitu da gaur Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean, eta Aitor Servier Etxexuri azkaindarra (Lapurdi) izan da bigarrena.

Gainerako finalistak honako hauek izan dira: Txaber Altube Sarrionandia, Lurdes Ondaro Mallea, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Nahia Sasco Etxeberri,  Peru Amorrortu Barrenetxea, Manex Mailharin Ortigosa eta Iñigo Ibañez Aramendi. 

Azken saio honekin amaitu du aurtengo Eskolartekoak bere ibilbidea. 15-18 urte bitarteko 112 gaztetxo aritu dira guztira bertsotan, herrialdeetan izan diren 11 kanporaketa saioetan. Eskolarteko txapelketaren helburua, sorreratik, gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.