Paul Urkijoren 'Irati'-k ikusleen saria irabazi du Donostian

Euskal zinemagilearen bigarren film luzea gailendu da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean

2022ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
ZINEMA. Sitgesko (Herrialde Katalanak) zinema jaialdian ikusleen sari nagusia irabazi ostean, Paul Urkijoren Irati filmak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astearen sari nagusietako bat irabazi du: film luzerik onenarentzako ikusleen saria jaso du. Film horrekin hasi zen jaialdia, joan den ostiralean.

Ikusleek beste hainbat film ere saritu dituzte. Film laburrik onenaren saria Brian Quinteroren Oldtimers-entzat izan da (Kanada); animaziozko film laburrik onena Joachim Herisseren Écorchée izan da (Frantzia); eta Espainiako filmik onenaren saria Carlos Morianak eta Raul Cerezok irabazi dute, El semblante lanagatik.

Epaimahaiaren sariei dagokienez, Velasco Brocaren Alegrías riojanaslanak (Espainia) jaso du film laburrik onenarentzako saria, eta Elizabath Hobbsen The Debutante-k (Erresuma Batua) Europako film laburrik onenaren Zilarrezko Melies saria.

Gazte epaimahaiak ere Oltimers saritu du —film laburrik onena—, eta baita Loop ere—Espainiako film laburrik onena—.

Azkenik, kritikaren epaimahaiak Alberto Vazquezen Unicorn Wars animaziozko filma saritu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.