Donostia 2016

Paya: "Etorriko den zuzendariarentzat prestatuko dugu proiektua"

Donostia 2016ko lantalde osoak egin du agerraldia, eta proiektua bukaeraraino eramateko konpromisoa duela adierazi du.

Donostia 2016ko lantaldea, gaur. J. URBE, ARP
2014ko apirilaren 11
09:47
Entzun

Itsasontzi batekin alderatu du Donostia 2016ko lantaldea Xabi Paya behin-behineko zuzendaritza teknikoko bozeramaileak. Orain nabigatzen ari diren itsasontziak kapitainik ez duen arren ez dela hondoratuko nabarmendu du: "Itsasontziak ez du hondoa joko, gu arduratuko baikara aurrera eramateaz, eta etorriko den zuzendari nagusiarentzat prestatuko dugu".

Donostia 2016ko hasierako proiektuarekin lanean jarraitzen dutela gaineratu du Payak, eta bide horretan jarraitzeko asmoa eta konpromisoa dutela: "Gure iparrorratza da hasieratik lantzen ari garen proiektua, Donostiaren ilusioa ere piztu zuen hura, hain zuzen ere". 

Hurrengo asteetan aurkeztuko diote Donostia 2016 Fundazioko Patronatuari hurrengo hiru hilabeteetarako plangintza. Gehienez ere, sei hilabetez izango dira karguan Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia zuzendaritza teknikoko kideak. Lehengo astean izendatu zituen patronatuak, Itziar Nogerasek dimisoa eman ondoren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.