Artea

Pedro Manterola Oteiza Museoko zuzendari ohia hil da

Jorge Oteizaren obraren eta figuraren gainean berak egindako analisiak funtsezkoak izan dira eskultorearen legatua aztertzeko

Pedro Manterola, Oteiza Musearen aurrean, 2007an. LANDER FERNANDEZ DE ARROIABE / ARGAZKI PRESS
mikel lizarralde
2016ko irailaren 26a
17:17
Entzun

Pedro Manterola Armisen Jorge Oteiza Museo Fundazioko zuzendari izan zen 2004 eta 2008 urteen artean eta Fundazioko patronatuko presidente, berria, 2009 eta 2011 urteen artean. Oteiza Fundazioak berak ohar bat kaleratu du gaur Manterolaren heriotza dela-eta doluminak adierazteko. Era berean, hark egindako lana nabarmendu nahi izan du fundazioak: "Ezinbesteko erreferentzia da bizitza akademiko eta kulturalean, eta artearen ikerkuntzan  eta zabalkundean garatu zuen jarduera intelektuala Nafarroako Foru Komunitateak izan duen aktibo nagusietako bat izan da".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.