Pello Añorgarentzat haur eta gazte literaturako Euskadi Saria

'Jenio gaiztoa' da saritu duten lana. Gaztelaniazko literatura arloko saria, berriz, Manuel Leginetxek irabazi du 'El club de los faltos de cariño' ('Maitasun faltan direnen kluba)' liburuarekin. Aurten ere eztabaida piztu da Euskadi Sarien inguruan, Eider Rodriguezek, Uxue Alberdik eta Koldo Izagirrek uko egin baitiote euskarazko literaturan finalista izateari.

2008ko urriaren 28a
18:12
Entzun
Pello Añorgak (Oiartzun, Gipuzkoa; 1956) jasoko du aurten haur eta gazte literaturaren ataleko Euskadi Saria. Aizkorri argitaletxearein plazaratutako Jenio gaiztoa saritzea erabaki du epaimahaiak. Gurasoekin hondartzara egun pasa joandako neskato batek olatu batekin bizitako gorabeherak kontatzen ditu Añorgak liburu horretan. Jokin Mitxelenarenak dira ilustrazioak. Narrazioaren "trama sakona" nabarmendu du epaimahaiak, itxura batean istorio sinplea ematen badu ere, muinean esanahi handia dagoela iruditzen baitzaio.

Pello Añorgaren beraren Gerlari handia, Katixa AgirrerenPaularen seigarren atzamarra, Joxean OrmazabalenLunorduak eta argilaurdenak, Juan Kruz IgerabiderenBagdadeko aurpegiak eta Karlos LinazasororenEtzi izan dira finalistak.

Gaztelaniazko literaturakoa da gaur argitu duten beste Euskadi Saria. Hain zuzen ere, Manuel Leginetxe (Arratzu, Bizkaia; 1941) idazle eta kazetariaren El club de los faltos de cariño (Maitasun faltan direnen kluba) hainbat genero nahasten dituen obra saritu dute. Oro har, "liburuak transmititzen duen sakontasun humano eta literarioa" azpimarratu du epaimahaiak.

Aixa de la Cruzen Cuando fuimos los mejores, Jose Fernandez de la Sotaren Aprender a irse, Jorge Gonzalez Arangurenen Que perezosos pies eta Fernando Palenzuelaren Pura chatarra izan dira finalistak.

Euskarazko literaturako Euskadi Sarien inguruan eztabaida sortu da aurten ere, Eider Rodriguez, Uxue Alberdi eta Koldo Izagirre idazleek finalista izateari uko egin baitiote Jaurlaritzak antolatzen duen sariketaren irizpide eta antolaketarekin ez baitaude ados.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.