Musika

Pello Leiñena izango da Eresbileko zuzendari berria

Jon Bagues egon da azken hogei urteetan Musikaren Euskal Artxiboaren gidaritzan, eta haren lekukotza hartu du orain Leiñenak, aurrez ere Eresbileko langile zenak.

Instituzioetako ordezkariak eta Eresbileko kideak, gaur goizean, Errenterian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
itziar ugarte irizar
2020ko ekainaren 25a
15:38
Entzun

«Ez da jakin behar bakarrik euskal musikaz; jakin behar da zer den musikaren artxibo bat, eta zeintzuk diren gaur egun musikaren artxibo batek dauzkan erronkak. Digitalizazioan bete-betean sartzen ari garen honetan, erronka horiek berriak dira, konplexuak, eta hori oso ondo ezagutu behar da». Bada, hala egiten duen eta helburu horiei heldu ahalko dien pertsona Pello Leiñena (Donostia, 1965) izan daitekeela erabaki du «aho batez» Eresbileko patronatuak, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordearen esanetan. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Errenteriako Udalak eta Andra Mari Abesbatzak osatzen dute patronatua, eta lauek azaldu diote babesa Leiñenari, gaur goizean, Errenterian (Gipuzkoa) egindako agerraldian. Era berean, esker ona ere adierazi diote Baguesi, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren gidaritzan egindako lanagatik. Muñoz: «Jose Luis Ansorenak sortu zuen, baina hasieratik egon zen Bagues harekin lanean. Urte hauetan guztietan eraman du eta dute Eresbil hasierako kimu hartatik Euskal Herriarentzat beharrezkoa den erakunde bat izatera, eta gaur ez dugu imajinatzen euskal kultura Eresbilen lanik gabe».

Lasai doala aipatu du Baguesek, elkartea «esku profesionaletan» utzita. Agur hitzak baino gehiago, esker hitzak izan ditu hark ere, «euskal musikaren ondarea hedatzen laguntzeko» ondoan izan dituzten erakunde zein askotariko elkarte eta norbanakoentzat.

1991tik Eresbileko kide
Duela 29 urte hasi zen Leiñena Eresbilen lanean, musika artxiboko teknikari moduan. Zuzendari kargura helduta, erronka nagusitzat digitalizazioa eta Musikaste aipatu ditu, euskal musikaren artxiboa osatzen joateaz gain, hura ezagutarazten jarraitzeko. Eresbilen bildumaren «balioa nabarmentzeko» lan egiteko asmoa agertu du, baita musika artxiboen zein dokumentuen kudeaketa sistemetan izandako «aldaketa sakonei» heltzekoa ere. «Memoria digital garrantzitsu bat sortzea ahalbidetuko du horrek, helburu izango duena gure egungo eta iraganeko errealitate musikala eza

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.