KULTURA

Pello Unzurrunzagak Dabilen Elea saria jaso du 1936ko Gerra ondoren "erakutsitako kemenagatik"

Itxaropena argitaletxeak bidea ireki zien euskarazko argitalpenei 1952an, Kuliska bilduma abiatuz.

2010eko azaroaren 9a
10:57
Entzun
Patxi Unzurrunzagak Dabilen Elea saria jaso zuen atzo Joan Mari Torrealdai euskaltzainaren eskutik, 1936ko Gerraren ondoren euskal argitalpenei bidea irekitzeagatik. Victoria Eugenia antzokian egin zen sari ematea.

Itxaropena argitaletxea 1932an sortu zen, eta Unzurrunzagak aita eta aitona izan zituen gogoan saria jasotzerakoan: "Itxaropena sortu zen garaian, euskalduna zen guztia susmagarria zen". Unzurrunzagak, ordea, gerra ondoren "poema erlijioso eta folkloriko batzuk" argitaratzeko baimena lortu zuen, 1947an.

Itxaropena 1952an Kuliska bilduma argitaratzen hasi zen, Noni eta Mani alearekin, eta modu horretan ireki zien bidea euskarazko argitalpenei. Ondorengo urteetan, beste 76 izenburu etorri ziren Itxaropenaren eskutik, denak euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.