Perea nagusitu da lehen kanporaketan, Arabako Bertsolari Txapelketan

Hurrengo bi saioetan, sei bertsolari ariko dira lehian ostiralean, Oionen, eta sei larunbatean, Ilarduian

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Arabako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa izan zen larunbatean, Laudioko Basalarrina elkartean. Finalerdietara pasatu zen Oihane Perea, 158 punturekin. Debut ona egin zuten Ainhoa Comas eta Bingen Sainz gazteek, baina, hala ere, haiek baino puntu gehiago eskuratu zituzten Xabier Igoak, Rikardo Gonzalez de Duranak eta Alberto Martinez Betto-k. Aiarako bertso eskolako lagunek prestatutako afariaz eta bertsolarien lanaz gozatzera, 80 bat lagun bildu ziren elkartean.

Beste lau kanporaketatan erabakiko dute Pereaz gain finalerdietan zein bertsolari ariko diren. Oionen egingo dute hurrengoa, ostiralean, eta Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Serapio Lopez, Iker Agirre, Amaia Lasaga eta Maialen Saenz de Okariz ariko dira bertsotan. Larunbatean, berriz, Ilarduian izango da saioa, eta Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Ander Solozabal, Josu Kanpo, Iñaki Tena eta Unai Mendibil ariko dira nor gehiago.

Hilaren 25ean Ataurin eta 26an Elosuan jokatuko dituzte hurrengo bi saioak, eta martxoan finalerdiak, Zigoitian, Aramaion eta Agurainen. Finala apirilaren 2an izango da, Gasteizko Principalen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.