Etxe zarpail batean alokairuan bizi diren pertsonaiak dira Pernan Goñi komikilari oñatiarrak Gaur-8 kultur aldizkarirako egiten dituen umore tiren protagonistak. Astero-astero, haien bizipenak eta elkarren arteko harremanak izan dira bere marrazkien gaiak. Orain, argitaratutako alerik onenak bildu eta liburu batean karrikaratu dituzte, Alokairuan izenburupean.
TMO komiki aldizkariak hartu ditu bere gain banaketa lanak, eta argitalpen horren ohiko salmenta puntuetan izango da salgai Goñiren liburua ere. Gaztelaniaz ere argitaratuko dute, Horror morror izenburuarekin.
Pernan Goñik 'Gaur-8' aldizkariko tirak bildu ditu 'Alokairuan'-en
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu