Peru Magdalena eta Ana Urkizak haurrentzako ipuin bana kaleratu dute

Etxean bakarrik geratu diren bi anaiaz ari da bata; azazkalak jateko ohitura duen ume bati buruzkoa da bestea

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Haur literaturako bi liburu aurkeztu zituen atzo Elkar argitaletxeak: Ana Urkizaren Azazkalak jaten ditut, eta zer?, Eider Eibarrek ilustratua, zortzi urtetik gorako irakurleentzat, Eta zer? bilduman argitaratua; eta Peru Magdalenaren Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean, Josu Mitxelenak ilustratua, sei urtetik gorako irakurleentzat, Batela bilduman argitaratua.

Ana Urkizaren liburuak azazkalak jateko ohitura duen neska baten gorabeherak kontatzen ditu. Peru Magdalenaren ipuinak Txomintxo eta Perutxo anaiak etxean bakarrik geratu direla konturatu direnekoa kontatzen du; sekulako egonezina sentitu dute hasieran, baina sinetsita daude mutiko handiak direla eta egoerari aurre egiten eta beren kabuz moldatzen saiatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.