Peter Yates hil da, 'Bullit' filmaren zuzendaria

2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
ZINEMA. Peter Yates zinema zuzendaria igandean hil zen, Londresen, 82 urte zituela. Akzioko pelikulekin nabarmendu zen Yates. Oscar sarietarako lau aldiz izendatu zuten. Robbery filmarekin (1967) izan zuen lehen arrakasta handia. Lapurreten inguruko generoari bide eman zion film hark, eta Hollywooderako ateak zabaldu zizkion. Bullit izan zen han egindako lehen filma, 1968an. John and Mary (1969), Murphy's War (1971) eta Breaking Away (1979) dira beste film batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.