Donostiako Zinemaldia

Philip Rothen 'American Pastoral' moldatuz estreinatu da zuzendari gisa Ewan McGregor

Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours eta Ikari / Rage filmekin amaituko da gaur Urrezko Maskorra lortzeko lehia

Jennifer Conelly eta Ewan McGregor, gaur Donostian. ARGAZKI PRESS
mikel lizarralde
2016ko irailaren 23a
12:52
Entzun

Seymour Levov, Suediarra, atleta bikaina izan zen gazta garaian eta Dawn, berriz, edertasunaren erregina bat. Biak ezkondu eta Merry alaba izan zuten. II. Mundu Gerarren osteko Newarken, New Jerseyn (AEB). 60ko hamarkada iritsi eta Vietnamgo gerra piztearekin batera, Merry alaba nerabea gerraren aurkako mugimendu ezkertiarretan sartuko da, eta posta-etxearen kontrako atentatu bat egin izana leporatu ondoren, desagertu egingo da. Hortik aurrera, Suediarra alaba bilatzen hasiko da.

Hori du abiapuntu American Pastoral, Ewan McGregor aktoreak zuzendari lanetan ondu duen aurreneko filmak. Philip Roth idazle estatubatuarraren izen bereko eleberria du abiapuntu eta gaur goizean estreinatu dute Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, Urrezko Maskorra lortzeko lehian. McGregorrek berak bete du filmean Suediarraren rola, eta harekin batera Jennifer Connelly eta Dakota Fanning dira protagonista nagusiak.

Atzo prentsarako emanaldian ez zuen oso harrera ona izan filmak, baina gaur goizean txaloz hartu dute Kursaaleko auditoriumean bildutakoek.

Bestalde, emanaldia bost bat minutuz eten behar izan dute, pertsona bat ondoezik sentitu baita eta erizainek sartu behar izan dutelako hura artatzeko.

Gaur emango dituzte Sail Ofizialean lehian gelditzen diren azkeneko bi filmak: Ikari / Rage (Lee Sang-il) ekoizpen japoniarra eta Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours (Hong Sang-soo) hego korearra.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.