Picasso, Oteiza eta Palazueloren obrak ikusgai, Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Gaur ireki dute Nafarroako Unibertsitateko Museoa. Arratsaldean, Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak espektakulua eskainiko du.

Berria.eus
2015eko urtarrilaren 22a
15:09
Entzun

Gaur zabaldu dute Nafarroako Unibertsitateko Museoa, eta bihar arte iraungo dute inaugurazio ekitaldiko emanaldiek. Rafael Moneok diseinatu du eraikina, eta 22 milioi euroko kostua izan du. Hiru solairu dauzka, eta 11.000 metro koadro. Bertan, hamabi erakusketa gela egin dituzte, bi kutxa beltz, ikasgelak eta antzoki bat, 750 eserlekurekin.

Gaur gaurkoz, bost erakusketa paratu dituzte, bi iraunkorrak eta beste hiru behin behinekoak.

Euskarri anitzekoak dira bi erakusketa iraunkorrak: batetik, Maria Josefa Huartek emandako obrekin osatutakoa dago —Sorta horren parte dira Picassoren, Oteizaren, Palazueloren eta Rothkoren lanak—; eta bestetik, Jose Ortiz de Echagur argazkilariaren irudiekin prestatutakoa.

Behin behinekoei dagokinez, denetarik dago: Iñigo Manglado-Ovallek sortutako The Black Forest; Carlos Irijalbaren The Thrid Place; eta artista askoren argazkiak biltzen dituen El mundo al revés: El calotipo en España.

Otsailaren 23ra arte ate irekiak egingo dituzte, eta doan bisitatu ahalko dira.

Espainiako monarkia, Iruñean

Opusen Nafarrako Unibertsitatearena da museoa, eta Espainiako errege-erreginak gonbidatu dituzte inaugurazio ekitaldirako. Hain zuzen ere, hitza hartzean, Felipe Borboikoak goraipatu egin du Nafarroak "Espainiako izateari" emandako "laguntza".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.