Pastorala

Pierre Lotiren 'Ramuntxo'-ren gorabeherak pastoral bihurtuta, bihar Idauze-Mendin

Arratsaldeko hiru eta erdietan hasiko da bihar Idauze-Mendin (Zuberoa) 'Ramuntxo' pastoralaren emanaldia. Pier-Paul Berzaitzek idatzi du testua, pastoralaren izen bereko Pierre Lotiren nobelan oinarrituta. Halaber, Berzaitzenak dira entzungo diren kantu gehienak. Idauze eta Mendiko 85 bizilagun izango dira antzerkiko arizaleak, hamaika musikariak eta beste 150 bat antolaketa lanetan ibiliko dira.

2003ko uztailaren 26a
15:57
Entzun
Egun handia dute biharkoa Idauze-Mendin: urte osoko prestaketa, entsegu eta ahaleginen ondotik, `Ramuntxo' pastorala plazaratuko baitute, azkenean. Pier-Paul Berzaitz da pastoral horren idazlea, eta beste zenbait ere taxutu dituenez, pastoralgile trebatua da.

Idauze eta Mendiko herritar gehienek parte hartuko dute, era batera edo bestera, pastoralean: 85ek antzespenean parte hartuko dute; beste hamaika saioa musikaz hornitzen jardungo dira. Baina horrez gain, 150en bat lagun pastoralak eskatzen duen antolaketa zorrotza gidatzen ibiliko dira. Pastoralean erabiliko dituzten jantziak, berriz, Idauze eta Mendiko emakumeek josi dituzte.

Arratsaldeko 15:30etan hasiko da ikuskizuna, eta Idauze-Mendin hartu duten lana kontuan izanda, ederra izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.