Gaur aukeratu dituzte Juan Martinez Irujok eta Aimar Olaizola Olaizola II.a-k astelehenean Donostian jokatuko duten Lehen Mailako lau t'erdiko Txapelketako finaleko pilotak, eta biak gustura geratu dira. Irujok biziagoak hautatu ditu; edo Olaizolak motelagoak.
Biek ere Punpako pilotak aukeratu dituzte: 105,4 eta 104,4 gramokoak Olaizolak eta 105,9 eta 105,4koak Irujok.
Atano III.ean izango da finala (18:00, ETB1) eta gaur jende asko bildu da material hautaketan.
Iaz Augusto Ibañez Titin III.a-k irabazi zuen lau t'erdiko txapela.
Pilota
Pilota biziagoak aukeratu ditu Irujok
Olaizola II.a eta biak gustura geratu dira lau t'erdiko txapelketako finaleko materialarekin. Astelehenean jokatuko dute txapela, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu