Festak

Piratek Donostia abordatu dute

2009ko abuztuaren 10a
18:53
Entzun
Zazpigarren aldiz piratek Donostia abordatu dute. Ekitaldi jendetsua izan ohi da urtero. Gaur 300 ontzik baino gehiagok eman dute izena. Portutik Kontxako hondartzarantz abiatzen dira piratak, uraren gainean mantentzea lortzen badute. Dena den, uretara eroriz gero, hoberena beste txalupa bat abordatzea eta jaiarekin jarraitzea izaten da.

Gazteen eguna da gaurkoa Piraten egitarauan eta goiz hasi dute eguna. 8:00etan, baltsak prestatzeko lanetan aritu dira kaian eta eguerdian bazkaria eduki dute. Bazkalostea da eguneko unerik garrantzitsuena, piratek Donostia hartzen duten unea. Abordaiaren ondoren, The Txortains taldearekin poteoa egingo dute Kontxako erlojuetatik hasita.

Donostiako Aste Nagusi herrikoi eta parte hartzaileak aldarrikatzen dituzte piratek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.