Pirinioetako hizkuntzak aztertuko dituzte urriaren 6tik 10era Iruñean, Euskaltzaindairen Nazioarteko XVI. Biltzarrean; hau da, euskara, aragoiera, katalana eta okzitainera izango dituzte aztergai. Hainbat arlo jorratuko dituzte: historia, dialektologia, literatura, soziolinguistika eta toponimia.
Andres Urrutia euskaltzainburuak, Jose Luis Lizundia biltzarraren antolakuntza batzordeko buruak, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak eta Joseba Lakarra biltzararen batzorde akademikoko arduradunak egin dute aurkezpena.
Nazioarteko XVI. Biltzarra euskararen akademiaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldietan lehena izango da. 1919an sortu zen Euskaltzaindia, eta 2009an hainbat ekitaldi egingo dituzte aipatutako urteurrena ospatzeko.
Ikertzaileei ekarpenak egiteko deia egin die Euskaltzaindiak.
Biltzarrari buruzko informazio gehiago hemen.
Kultura
Pirinioetako hizkuntzak izango ditu aztergai Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarrak
Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian egingo dute bilkura, urriaren 6tik 10era. Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko lehen ospakizuna izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu